2014ko Krimeako krisia

2014ko Krimeako krisia
Motakrisi politiko
KokalekuKrimea
HerrialdeaUkraina

2014ko Krimeako krisia Krimean (Ukraina) gertatu zen eskualdeko eta nazioarteko krisi diplomatikoa izan zen. 2014ko Ukrainako estatu-kolpearekin hasi zen, non Viktor Janukovitx boteretik aldendu zuten. Horren ondorioz, etnikoki errusiarrak ziren hainbat krimearrek protestak abiatu zituzten, eskaera hauekin: berriro Errusiarekin bat egitea, Ukrainaren barruan autonomia gehiago izatea edo independentzia bera. Beste talde batzuek —bereziki, etniaz ukrainarrak direnek eta Krimeako tatariarrek— Kieveko gobernua babestu zuten.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne